Urtero bezala, sansebastianen atarian herriko ikastetxeetan danborradak egin dituzte ikasleek. Iraurgi ikastetxeko talde bat goizean danborra joz Antxieta etxearen aurrera joan da, eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokiaren aurrean hainbat pieza jo ditu Goienetxeko kideekin batera. Bitartean, ikastetxean bertan danborrada egin dute haur eskolakoek eta HH2koek. Arratsaldean, berriz, Iraurgiko DBHko ikasleak San Martin egoitzara joan dira danborra jotzera, eta segidan, eskola atarian danborrada egin dute HH3tik DBH2ra arteko ikasleek, gurasoek, San Martin egoitzakoek, Goienetxekoek eta Gautenakoek.
Izarraizpe ikastola publikoko HHko eta LHko ikasleek danborrada elkarrekin egin dute aurten, epaitegiaren aurreko aparkalekuan elkartuta. 16:00etan hasita egin dute danbor festa Izarraizpekoek.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrin urtero moduan ikastolaren jolastokian egin dute danborrada, HHko eta LHko ikasleek parte hartuz. Kasu honetan ere, 16:00etan hasi dute danbor festa.
San Sebastian egunean, berriz, hiru ikastetxeetako hainbat taldek irtengo dute San Sebastian eguneko umeen danborradan, Juan Antxieta m,usika eskolako eta Itsasiko taldeekin batera.