mai 13, 11:50 Urola kosta
Urola Erdiko Mankomunitateko eta Urola Kostako Udal Elkarteko langileek bat egin dute ELA eta LAB sindikatuek, Udalhitz hitzarmena hobetzeko helburuarekin, biharko deitutako grebarekin, eta eragina izango du bi erakunde horiek ematen dituzten zerbitzuetan. Horrez gain, grebak eragina izango du beste hainbat udal zerbitzutan ere.
mai 12, 21:00 Urola kosta
Dabilen harriari...Laxaro Aleson eta haren emaztea 28 urtez arduratu ziren Azkoitiko Etxe Beltzaren zaintzaz, eta bizi ere, hantxe bizi izan ziren, baina alboko eraikinean, arrosa kolorekoan. Etxe Beltzaren jabe diren Granada Egako dukearekin eta haren familiarekin zuten harremanaz eta beste hamaika kontuz jardun da Aleson, Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko laugarren atalean.