Ia 200 haur eta gaztetxo elkartuko ditu Getariako Dantzari Txiki egunak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 5a

Iazko Dantzari Txiki eguneko dantza ekitaldiko une bat.

Gure Txeruko kideek goizetik iluntzera arteko egitaraua prestatu dute iganderako, eta ohi bezala, beste herri batzuetako dantzariek ere parte hartuko dute jaian. 

Igande honetan ospatuko dute getariarrek Dantzari Txiki eguna, eta jai egun handi horretarako goizetik iluntzera arteko egitaraua prestatu dute Gure Txeruko kideek.

Ia 200 haur eta gaztetxok parte hartuko dute ekitaldietan, eta horietatik 80 herrikoak bertakoak izango dira, Gure Txeruko dantzari gazteak, alegia.

Ohi bezala, hainbat herritatik etorriko dira dantzariak Getariara, aurten Zarauztik, Itziartik, Lezotik, Pasaiatik eta Aresotik. 

Egitarauari dagokionez, urteroko antzekoa izango da. Honakoa da, zehazki:

  • 10:00. Dantza talde guztien topaketa eta talde argazkia Sahatsaga goian.
  • 10:30. Kalejira herriko kaleetan zehar. 
  • 13:00. Emanaldia frontoian dantza talde guztiek batera.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 16:30. Erromeria Elizagoien ahizpekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide