En Tol Sarmiento (ETS) musika taldeak kontzertua eman zuen atzo Madrilen, Movistar Arena estadioan, bere 20. urteurrena ospatzeko, eta oholtzara hainbat abeslari igo zituen. Bestelako pertsonak ere gonbidatu zituen beraiekin abestera, ordea, esaterako, Itziar Aizpuru aktore getariarra. Horrek ez zuen edozein kantu abestu han elkartutako 15.000 entzuleen aurrean, Mikel Laboaren Txoria txori baizik.
Kantuan hasi orduko estali zuten haren ahotsa entzuleek berenekin, estadio osoak abestu baitzuen euskaldun askorentzat ereserki bihurtu den abestia.