'Txillarreko sukaldaria' dokumentala, bihar gauean Gukan ikusgai

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 7a

Pello Rubio zumaiarra, Elgoibarko Txillarre baserrian. (Maria Maya Manterola)

Bihar, ostirala, 22:00etan ikusgai izango da dokumentala Guka Telebistan eta Gukaren webgune guztietan. 

Ezagunak dira euskal politikagintzan Elgoibarko (Gipuzkoa) Txillarre baserriko sukaldeko otorduek emandako fruituak. Pello Rubio zumaiarren ekimenez, han bildu ziren hainbatetan zenbait politikari, besteak beste, Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi.

Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek liburu batean bildu zituzten garai hartako kontuak Rubiorekin hitz eginda, eta horren harira, Guka ere izan zen zumaiarrarekin hizketan. HP produkzioak taldeak, berriz, liburuaren idazte prozesua dokumental batean bildu du, eta hain zuzen ere, dokumental hori da bihar, ostirala, 22:00etan, Guka Telebistan eta Gukaren webguneetan ikusgai izango dena. Gukan ez ezik, beste hainbat euskal hedabidetan ere ikusgai izango da lana; hala nola, Berrian eta Hamaikan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide