Maiatzaren 23an, larunbatarekin, jokatuko da sprint distantziako X. Getariako Triatloia-Garbigras Saria, eta Getaitri triatloi taldeak jakinarazi du dagoeneko 315 kirolarik eman dutela izena proban parte hartzeko.
Izen-emate epea astelehenean, maiatzaren 18an, itxiko dute, eta azken dortsalak eskuragarri daudenez, antolatzaileek kirolzale guztiak animatu dituzte "Getariako hitzordu berezi honetan" parte hartzera, baita bizkor ibiltzeko aholkatu ere, gutxi batzuk gelditzen direlako. "Urtez urte erreferentziazko proba bilakatu den triatloiak berriz ere giro aparta eta maila handiko parte hartzea izango ditu Getariako kaleetan eta kostaldean", nabarmendu dute.
Izena esteka honetan eman daiteke.