Bandak elizan eskaini duen kontzertuaz gozatu dute herritarrek

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 10a

Eneritz Jauregik zuzendutako musika bandak kontzertua eskaini du gaur, igandea, Getariako Salbatore elizan. Antxoa Egunaren harira antolatutako ekitaldi sortari amaiera eman dio emanaldiak.

Ekintzaz betetako hamar egunen ostean, Getariako musika bandak Salbatore elizan eskaini duen kontzertuarekin amaitu da gaur, igandea, Antxoa Egunaren inguruan antolatutako egitarau oparoa. 

Herritar ugari azaldu da elizara Eneritz Jauregik zuzendutako musika bandaren doinuez gozatzera. 12:30ean hasi dute emanaldia, eta hainbat pieza jo dituzte musikariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide