Estaños Matiena enpresako langileek bost eguneko greba hasiko dute apirilaren 13an

Julene Sorarrain api 11, 10:00 Zumaia

Enpresa horrek langileen osasuna, prebentzioa eta segurtasuna bermatzeko "berehalako neurririk" hartu ez duela salatu dute, baita langileen ordezkaritzarekin "fede txarrez" jardun duela ere. Egoera hori salatzeko, greba egingo dute apirilaren 13tik 17ra.

Artisau azoka egingo dute bihar Zestoan, Gazte Asanbladak antolatuta

Mailo Oiarzabal api 10, 11:14 Zestoa

22 postu jarriko dituzte plazan, 11:00etatik 15:00etara. Kosmetika, jostailuak, jantziak zein elikagaiak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek.