M-17 greba orokorra

Manifestazio jendetsua egin dute goizean gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 17a

Plazatik abiatu eta herriko kaleak zeharkatu dituzte Hemen bizi, hemen erabaki. 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde lelopean. Irekita zeuden saltokietan geldialdia egin dute, horiei ateak ixteko eskatuz. 

Greba eguna da gaur Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde, eta Azpeitian ere nabaria da lanuztearen eragina. Enpresa gehienetan langileak ez dira lanera joan, eta saltoki eta taberna gehienek ere ez dituzte ateak ireki.

Halaber, 09:00etan hasita, manifestazioa egin dute herriko plazatik abiatuta. Herritar ugari elkartu da Hemen bizi, hemen erabaki. 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde zihoen pankartaren atzean, eta herria zeharkatu dute, irekita zeuden saltokietan geldialdiak eginez, eta horiei ateak ixteko eskatuz. Irekita zeuden saltoki horiek, azkenean pertsiana jaitsi dute. Ondorioz, esan daiteke Azpeitian arrakastatsua izan dela grebaren deialdia. 

Manifestazioan, bestalde, Donostian Pio XII.a kaletik 12:30ean abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskualdeko herrietakoek Antigua auzoko tuneletik osatuko dute zutabea, leku horretatik 11:30ean irtenda. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide