Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntza deialdia argitaratu berri du Zumaiako Udalak. 2026ko urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango dute laguntza. Hemen irakur daitezke deialdiko oinarriak.
Eskaerak apirilaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, egoitza elektronikoaren bidez.