San Juan egoitzako langileek elkarretaratzera deitu dute astelehenerako

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 10a

Egoitzetako langileak, Donostian egindako protesta ekintzan. (ELA sindikatua)

Gipuzkoako egoitzak lan gatazkari irtenbide bat aurkitu nahian dabiltza, eta bitartean, greba mugagabearekin jarraitzen dute. Hala, astelehenerako elkarretaratzea deitu dute, eguerdiko 13:00etan magnolioan. 

San Juan egoitzako langileek elkarretaratzera deitu dute astelehenerako, San Telmo egunez. Eguerdiko 13:00etan elkartuko dira magnolioan, eta bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Izan ere, Gipuzkoako egoitzetako lan gatazkari irtenbide bat aurkitu nahian dabiltza. Horretarako, ELA sindikatuak proposamen bat aurkeztu die patronalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proposamenean, 2025erako %3,7ko eta 2026rako %2,6ko soldata igoerak, gazteberritze eta lan osasuneko neurriak, eta langile guztiek kontratu finkoa eta lanaldiaren %100a izatea zehazten da, besteak beste.

Halaber, sindakatuak Aldundiari eskatu dio hilaren 23rako aurreikusitako negoziazio mahaian parte hartu dezala, proposamena eztabaidatu eta negoziazioari bide emateko.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide