Sidenorreko lan gatazkari buruzko berriak biltzen dituen atala.
Reinosara joateari uko eginda, 28 langile kaleratu ditu Sidenorrek Azkoitian

Ane Olaizola mai 08 Azkoitia

Amaitu da Sidenorren Azkoitiko langileak Reinosara lekualdatzeko negoziazio prozesua. Lau dira han lanean hasteko prest agertu direnak. Gainontzekoak enpresak berak hautatu ditu, baina horiek guztiek uko egin diote hara joateari. Hemezortzi hilabeteko ordainsariaren truke, kontratua eten die Sidenorrek.