Sidenorrek aldi baterako lan erregulazio espedientea luzatzeko erabakia hartu eta ordu gutxira, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Azkoitiko plazan, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Sidenorren aldi baterako lan erregulazio espedienterik ez eta hitzarmen duin bat adostea eskatzeko bildu ziren dozenaka lagun, herriko plazan.
Altzairu enpresak asteartean jakinarazi zuen, iaz eskaeretan izan zuten beherakada ez duela berreskuratu lantegiak, eta beraz, aldi baterako lan erregulazioko espedientea mantentzeko "beharra" duela. Hartu duten erabakiaren atzean "ekoizpen arrazoiak" daudela argudiatu du enpresak.