Antxoa ugari sartu da gaur Getariako portuan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 12a

83.000 kilo sartu dira Getarian, Emeterio Urresti kofradiako presidenteak hedabide honi emandako datuen arabera. Batez beste kiloa 1,25 euroan saldu da enkantean, eta iazko antzeko kopuruak direla azaldu du. 

Arrantzaleek martxoan sartzearekin bat abiatu zuten antxoaren kostera, eta ohi bezala hasiera apal baten ondoren –8.000 kilo porturatu zituzten aurreneko egunean–, aste honetan arrain ugari iritsi da portuetara, bai behintzat Getariakora. Gaur, izan ere, 83.000 kilo porturatu dituzte, Emeterio Urresti kofradiako presidenteak hedabide honi jakinarazi dionez. 

Batez beste kiloa 1,25 euroan saldu da enkantean, eta Urrestik azaldu du iazko antzeko kopuruak direla. 

Gaur sartu den antxoa txiki samarra dela kontatu du, eta atzo ia ez zutela antxoarik arrantzatu ere bai. 

(Argazkiak: Guka)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide