Artisau azoka egingo dute bihar Zestoan, Gazte Asanbladak antolatuta

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 10a

Artisau azoka, iaz, Zestoako plazan. (Aitziber Arzallus)

22 postu jarriko dituzte plazan, 11:00etatik 15:00etara. Kosmetika, jostailuak, jantziak zein elikagaiak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek.

Zestoako Gazte Asanbladak bere 37. urteurrena ospatuko du apirilean zehar, eta bihar egingo dute jendaurreko lehen ekintza handia.

Hain zuzen ere, artisau azoka antolatu dute zapatu goizerako herriko plazan. 22 postu jarriko dituzte, 11:00etatik 15:00etara. Kosmetika, jostailuak, bitxiak eta jantziak izango dituzte aukeran, besteak beste, bertaratzen direnek.

Hau da parte hartuko duten artisauen zerrenda: Anabel, Amalda biobotanika, Lanaland, Kike Kikorro, Vicky Chavez, Miara Design, Kimura alkimia, Feeling Stabe, Amuki moda, Karola kosmetika, Bihurri Brand, Ametsen Txokoa, Aleizz, Aialock, Sortuaraziz, Mi Risa al Viento, Nerea, Irati, Matxenekua, Alluitz Natura, Articahm Creations eta Disem.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide