Zumaiako Udal Gobernuak bat egingo du martxoaren 17rako deitutako greba orokorrarekin, eta herritarrei dei egin die egun horretarako sindikatuek deitutako mobilizazioekin bat egiteko. Udaletxeko langile askok ere bat egingo dute, eta horrek eragina izango du udal zerbitzu askotan. Egun horretan ezin izango dira, beraz, udal zerbitzuak bermatu.
Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata bertan erabakitzearen alde eta soldata hori 1.500 eurokoa izatea eskatzeko deitu du gehiengo sindikalak martxoaren 17rako greba orokorra.