Hiru hilabetez itxita egon eta gero, bihar, zapatua, irekiko ditu berriro ateak Zelatungo Antonioren Bordak. Aldalur sendiarena da txabolako negozioa eta familia horrek berak jarriko du martxan borda bihartik aurrera.
Iazko abenduan utzi zion lanari Maria Jesus Etxeberriak. Azken hamabost urteetan kudeatu zuen hark Zelatungo Antonioren Borda, baina uztea erabaki zuen gero. Orain, Aldalur familiakoen eskutik, berriro pintxoak, errazioak, salda, ogitartekoak edota plater konbinatuak jateko aukera izango dute Hernio eta inguruetara doazen mendizaleek.
Aurrerantzean, beraz, berriz ere bi txabola aurkituko dituzte zabalik Zelatun zapaltzen dutenek: Antonioren Borda eta Agirretxerena.