Lau lagun atxilotu dituzte goizean Narrondon, tren estazioan grafitiak egiteagatik

Maddi Txintxurreta urr 09, 08:51 Zestoa   Zumaia

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trenetan pintaketak egiten dituzten hainbat lagunen kontrako operatiboa martxan zeukaten. Pasa den astean pertsona bat atxilotu zuten, eta gaur goizean beste lau harrapatu dituzte Narrondon.

Eder Olivenciak irabazi du Izarraizpe Open txapelketa

Ihintza Elustondo uzt 05 Azpeitia

Hainbat modalitatetan jokatu dute speedcubing txapelketa, baina 3x3x3 modalitatea zen txapelketako kategoria nagusia, eta Eder Olivencia bizkaitarra nagusitu da. Gutxigatik ez du garaipena eskuratu Mikel Manterola zestoarrak; bigarren sailkatu da, eta Aratz Larruzearentzat izan da hirugarren postua. Gainontzeko kategorietan ere banatu dituzte dominak.