Zestoa parean izandako istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu AP-8an

Maddi Txintxurreta

Lau autok eta kamioi batek elkar jo dute gaur, ostirala, 06:45 aldera AP-8 errepidean, Zestoa parean. Ez da zauriturik izan.

Lau auto eta kamioi baten arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin dituzte gaur goizean AP-8 errepidean, Zestoa parean. Istripuan ez da zauriturik izan, baina eskumako erreiak itxita jarraitzen du, kamioia errepidetik ateratzen ari baitira.

Istripua 06:45 aldera gertatu da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan autopistako bi erreiak itxi behar izan dituzte Bilboko noranzkoan, eta zortzi kilometroko auto-ilarak sortu dira, Zarautzeraino.

Ezbeharra izan duten lau autoak erretiratu ostean, ezkerreko erreia ireki dute, eta trafikoa zertxobait arindu du horrek; hala ere, oraindik ere ilarak daudela jakinarazi du Ertzaintzak. Kamioia erretiratzen eta errepidea garbitzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide