ETB1eko Herri txiki infernu handi saioa grabatu zuten maiatzaren 28an Nuarben, eta igande honetan, ekainaren 21ean, emango dute telebistan.
Nuarbeko bideo proiekzioa, bakarrizketak eta bertsoak uztartuko ditu programak, eta ohikoa den gisan, Miren Nogalesek eta Mikel Pagadizabalek aurkeztuko dute. 22:00etan hasiko da telebista saioa, eta Nuarbeko herritarrak agertuko dira, saioak bereizgarri duen umore kutsuan.
Herritarrak saioa ikustera gonbidatzeko, Sebastian Lizasoren bertso bat argitaratu dute. Hona hemen bertsoa: