Abenduaren 14tik 16ra banatuko du aldundiak eskualdean 2026ko bere egutegia

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 5a

Irune Berasaluze eta Joserra Txintxurreta oñatiarra, argazki lehiaketaren irabazlea, egutegiko azalerako erabili duten argazkiarekin. (GFA)

Hilaren 14an Orion, Zarautzen, Getarian, Zumaian eta Aizarnazabalen; hilaren 15ean Aian, Zestoan, Errezilen, Azpeitian eta Azkoitian; eta hilaren 16an Beizaman izango dute herritarrek beren alea jasotzeko aukera.

Herriz herri eta doan banatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak datozen egunetan 2016rako prestatu duen egutegia. Aurten ere lehiaketa bidez aukeratu dituzte foru erakundearen egutegirako irudiak, eta Errezilgo, Orioko eta Zarauzko irudiak daude argitalpena ilustratzeko aukeratu dituztenen artean.

Egutegiaren banaketari dagokionez, egutegiak Gipuzkoako herri bakoitzean zer egunetan, tokitan eta ordutan banatuko dituen jakinarazi du gaur aldundiak. Urola Kostako herrietan abenduaren 14an, 15ean eta 16an jarriko dituzte banaketa postuak. Hau da eskualdeko hitzorduen zerrenda:

Abenduaren 14a, igandea

  • Orio. Herriko plaza. 10:00-11:00.
  • Zarautz. Lege Zaharren Enparantza. 11:30-13:30.
  • Getaria. Udaletxea. 15:30-16:30.
  • Zumaia. Amaia plaza. 17:00-18:00.
  • Aizarnazabal. Herriko plaza. 18:30-19:30.

Abenduaren 15a, astelehena

  • Aia. Gozategi enparantza. 10:00-11:00.
  • Zestoa. Herriko plaza. 11:30-12:30.
  • Errezil. San Martin elizaren ondoan. 13:00-14:00.
  • Azpeitia. Herriko plaza. 16:00-17:30.
  • Azkoitia. Herriko plaza. 18:00-19:00.

Abenduaren 16a, asteartea

  • Beizama. Herriko plaza. 10:00-11:00.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide