Zestoako Bainuetxe ingurura bisita gidatua egingo dute ostegunean

Iraia Oteiza

65 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua izango da, eta gurpildun aulkian ere egin ahal izango da ibilbidea. Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek antolatu dute bisita.

Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek Zestoako Bainuetxe ingurura bisita gidatua antolatu dute ostegunerako, hilaren 7rako. 65 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua izango da, eta gurpildun aulkian ere egin ahal izango da ibilbidea.

Zestoako Bainuetxeko geltokian 10:20an ekingo diote bisitari. Aurretik, Azkoitiko liburutegi aurreko geltokitik autobusa abiatuko da hara, 09:40an. Bisitaren ondoren, bainuetxeko kafetegian kafe bat hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Bisitaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, aalkorta23@izarraitz.eus helbidera idatz dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide