Auto batek txirrindulari bat harrapatu du Zestoan

Maddi Txintxurreta

Osinbeltz harrobiaren inguruko eremua.

Txirrindularia Donostia Ospitalera eraman dute, zaurituta. Osinbeltz harrobiaren parean gertatu da istripua.

Auto batek txirrindulari bat harrapatu du Zestoan gaur, asteazkena, 09:50ak inguruan, GI-631 errepidean, Azpeitiko noranzkoan. Ertzaintzaren arabera, txirrindularia kontziente zegoen osasun zerbitzuek artatu dutenean, hala ere, Donostia Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripua Zestoako Osinbeltz harrobiaren parean gertatu da, eta ez du eraginik izan trafikoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide