Astelehenean sartuko da indarrean Euskotrenen udako ordutegia

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 20a

Euskotreneko tren bat. (Euskotren)

Trenen zerbitzu erregularra indartuko du Euskotrenek, hondartzak dituzten herrietara joan-etorriak errazteko. Astelehenetik ostiralera beranduagora arte eskainiko dute tren zerbitzua, eta asteburutan, maizago ibiliko dira trenak Zumaia eta Donostia artean. 

Uda sasoia iristearekin batera, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek hondartzak dituzten herrietara joan-etorriak errazteko. Hala, tren zerbitzu erregularra indartu dute Donostia eta Zumaia lotzen dituen linean. 

Astelehenetik ostiralera, goizago hasiko dira zerbitzua eskaintzen, eta beranduago amaituko dute. Asteburutan, berriz, maiztasun handiagoarekin izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean. Hemen kontsultatu daiteke ordutegia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide