Eder Olivenciak irabazi du Izarraizpe Open txapelketa

Ihintza Elustondo 2026ko uztailaren 5a

Hainbat modalitatetan jokatu dute speedcubing txapelketa, baina 3x3x3 modalitatea zen txapelketako kategoria nagusia, eta Eder Olivencia bizkaitarra nagusitu da. Gutxigatik ez du garaipena eskuratu Mikel Manterola zestoarrak; bigarren sailkatu da, eta Aratz Larruzearentzat izan da hirugarren postua. Gainontzeko kategorietan ere banatu dituzte dominak. 

Gaur arratsaldean jokatu dituzte Izarraizpe Open txapelketaren finalak Azpeitiko Izarraizpe ikastola publikoan. Euskalcubing elkarteak eta Espainiako Speedcubing Elkarteak antolatuta –Mikel Manterola eta Ruben Lopez buru direla– aritu dira atzoz geroztik 40 bat partaide Rubiken kukoarekin dituzten abileziak erakusten. Hainbat modalitatetan aritu dira horiek lehiatzen, baina 3x3x3 modalitatea zen txapelketako kategoria nagusia, eta azkenean, Arrigorriagako (Bizkaia) Eder Olivencia gailendu da kategoria horretan, 7, 70 denborarekin. Gutxigatik ez du garaipena eskuratu Mikel Manterola zestoarrak; bigarren sailkatu da azkenean, 7,84 segundoko denborarekin, eta hirugarren postua Gasteizko Aratz Larruzearentzako izan da; 8,32 segundoko denbora egin du hark. 

Speedcubing-a Rubiken kuboa eta beste hainbat puzzle mekaniko ahalik eta denbora laburrenean osatzean datza, eta Azpeitiko txapelketan hainbat kategoriatan lehiatu dira partaideak: 4x4x4 kuboa, 7x7x7 kuboa, 6x6x6 kuboa, 3x3x3 kuboa, 2x2x2 kuboa, 5x5x5 kuboa, Megaminx, 3x3x3 kuboa esku batekin, Skewb eta Pyraminx. 3x3x3 kategorian gailendu den lehiakideari jantzi diote sari banaketa ekitaldian txapela, baina kategoriaz kategoria ere banatu dituzte dominak. Hona hemen sailkapena mailaz maila:

  • 4x4x4 kuboa
    1. Eder Olivencia
    2. Alex Rosado
    3. Antonio Lopez
  • 7x7x7 kuboa
    1. Antonio Lopez
    2. Tomas Freire
    3. Eder Olivencia
  • 6x6x6 kuboa
    1. Eder Olivencia
    2. Antonio Lopez
    3. Tomas Freire

 

  • 2x2x2 kuboa
    1. Alex Rosado
    2. Aratz Larruzea
    3. Tomas Freire

 

  • 5x5x5 kuboa
    1. Eder Olivencia
    2. Tomas Freire
    3. Antonio Lopez
  • Megaminx
    1. Alex Rosado
    2. Eder Olivencia
    3. Antonio Lopez

 

  • 3x3x3 kuboa esku batekin
    1. Mikel Manterola
    2. Ashtonn Villain
    3. Antonio Lopez
  • Skewb
    1. Alex Rosado
    2. Florian Bernard
    3. Mikel Manterola
  • Pyraminx
    1. Aratz Larruzea
    2. Florian Bernard
    3. Asier Prieto

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide