Hilabete batzuk igaro dira Zestoa-Urepele senidetzea egin zutela, eta orduz geroztik hainbat jarduera egin dituzte ekimenari lotuta. Gaur, baina, egun berezia dute Zestoan, Urepele Eguna ospatzen ari baitira. Goizean goiz abiatuta, Zestoako 22. Ibilaldi Neurtua egin dute, eta ibilaldia amaitu bezain laster, ongietorria egin diete urepeldarrei, txistulari zein bertsolariekin.
Urepeldarrek ere girotu dituzte Zestoako kaleak, Klika txarangarekin kalejira egin baitute. Halaber, bi herrietako ekoizleen eta artisauen azoka, herri bazkaria eta kantaldia ere egin dituzte.
Zestoako alkateak eta Urepeleko auzapezak aurreratu dutenez, udazkenean ospatuko dute Zestoako Eguna Urepelen.