Gukak atal honetan bilduko ditu 2025eko San Migel jaiei lotutako eduki guztiak.
Sagardoa, boloak, lehia eta festa, sanmigelen azken txanparako

Mailo Oiarzabal ira 29 Aizarnazabal

San Migel eguna ospatuz amaituko dituzte aurtengo jaiak gaur Aizarnazabalen. Eguerdian sagardo lehiaketa eta bolo txapelketa egin dituzte plazan: Errota Txikik irabazi du herriko sagardogileen arteko lehia, eta Lander Arregik jantzi du txapela boloetan.