Atzo, igandea, amaitu zen San Migel festetako haurren danborradan izena emateko epea, eta dagoeneko zehaztu dute zein egunetan izango diren entseguak. Hain zuzen ere, irailaren 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an eta 24an elkartuko dira danborrei eragiteko, 18:00etatik 19:00etara. Irailaren 28an, igandea, izango da danborrada.
Gainera, Aizarnazabalgo Udalak haurren daborradaren behin-behineko antolaketa ondu du, eta horren arabera, Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek apaingarriak eramango dituzte; Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3.erako ikasleek barrikak; eta Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoek danborrak.