Txupinazoa gaur zortzi botako dute, baina gaur hasiko dira sanmigeletan murgiltzen Aizarnazabalen. Euskal Jai eguna ospatuko dute bihar, eta horren bezperan, ohi dutenez, bertso jaialdia izango dute: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan, Igotz Alkortak jarritako gaiekin.
Bihar, ttuntturroen kalejirarekin hasiko dute eguna; herrikoak Azpeitiko Itsasikoekin batera aterako dira kalera. Aurten astebete atzeratu dute artzain txakur txapelketa, baina haren tokian garai bateko ohitura berreskuratu dute: herritarren arteko herri kirol lehia. Herriko gizonez eta emakumez osatutako bi kuadrillak neurtuko dituzte indarrak plazan, 12:30ean. Hutsik egingo ez duena da paella jana. 260tik gora lagun elkartuko dira bazkaltzeko eskola azpian.
Gaztetxoek gidatutako bingo musikatuarekin eta Ostikada elektrotxarangarekin girotuko dute arratsaldea, danborrada herrikoia iritsi arte. Ateri bada, Zubialden hasiko dute ibilbidea; eguraldia eskasa bada, herrigunean soilik egingo dute; eta euri asko ari badu, Atari Soron. Eta festan jarraituko dute danborrak erantzita, berbenarekin.
Hona hemen, gaurko eta biharko ekitaldien zerrenda:
Gaur, ostirala
- 19:00: Txosnaren irekiera
- 21:00: Adiskidekoen afaria
- 22:45. Bertso jaialdia. Bertsolariak. Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
Bihar, larunbata. Euskal Jai eguna
- 11:00. Joaldunak.
- 12:30. Herritarren arteko herri kirol lehia.
- 13:45. Herri argazkia.
- 14:00. Paella jana (prestaketa lanak 09:00etan hasiko dituzte).
- 16:30. Bingo musikatua. Antolatzailea: Gure Plaza Txo!.
- 19:00. Ostikada elektrotxaranga.
- 22:30. Danborrada herrikoia. Parte hartzaile guztiak 22:00etan elkartuko dira Zubialden.
- 00:15-03:15. Bide Batez taldearekin dantzaldia.
- Ordu txikian, txosnako giroa.
Hurrengo asteburuan, gehiago
Gaur-biharkoen ondotik, irailaren 26an, gaur zortzi, ekingo diote berriro festari Aizarnazabalen, sanmigelen asteburuarekin; eta astelehenean, San Migel egunarekin, hain zuzen, agurtuko dituzte aurtengo festak.
Hau da irailare 26tik 29ra, ostiraletik astelehenera, izango duten festa egitaraua:
Irailaren 26a, ostirala. Umeen Eguna
- 10:30-13:00 / 15:30-17:00. Umeentzako jolasak, jolas parkea eta apar festa. Arratsaldean, txokolate jana izango dute jarraian.
- 19:30. Txupinazoa.
- 21:00. Herri afaria (herriko plazan, eguraldia lagun badute). Txartelak salgai daude Uztarrin, 23a arte (asteartea), helduenak 27 eurotan eta umeenak (14 urtekoak barne) 13 eurotan.
- 21:30. Andoni Ollokiegi, afaria girotzen.
- 00:30-03:30. Fun&Go taldearekin berbena. Gaztetxean: Maikiño eta Fuky.
- Goizaldean, txosnan, euskaraokea.
Irailaren 27a, larunbata
- 11:30. XVI. Artzain Txakur Txapelketa. Antolatzailea: Artxate kooperatiba.
- 12:30. Esku pilota, XV. Joxe Larrarte Memoriala.
- Emakumeak: Iera Iturriaga-Naroa Agire vs Aldaregia-Maite RL Mugika
- Gizonak: Aritz Olaizola - Oier Alonso vs Xabat Sasiain - Julen Odriozola
- 16:30. Herrialde desberdinetako postre lehiaketa. Antolatzailea: Gure Plaza Txo!
- 17:00. XIX. Mus eta Eskoba Txapelketa.
- 18:00. Kale antzerkia: Eutsi Ramon (Trapu Zaharra).
- 19:30. Kitadelpare txaranga.
- 20:00. Bokadilloak, txosnan.
- 23:00. Kontzertuak: KAKK, Merina Gris eta Hidalgo DJa.
Irailaren 28a, igandea
- 10:30. Kalejira, herriko trikitilariekin. Antolatzailea: Alaitsu musika eta dantza eskola.
- 12:30. Meza.
- Meza ondoren, umeen danborrada.
- 18:00. Herri kirolak.
- Aizkolariak: Iker Bizente-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a vs Julen Alberdi Txikia IV.a - Ugaitz Mugertza Mugertza II.a.
- Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Ainitze Zumeta, Maddi Gesalaga, Paulo Azpiazu.
- 20:00. Bull DJa.
Irailaren 29a, astelehena. San Migel eguna
- 10:30. Kalejira, herriko trikitilariekin. Antolatzailea: Alaitsu musika eta dantza eskola.
- 11:30. Meza.
- Meza ondoren, 39. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
- 17:30. Harritzearen abilezia magia ikuskizuna, Hodei Magoarekin.
- 19:00. Estampas de Mexico mariatxia.
- 20:30. Adiskidekoen otarrearen zozketa.