Aizarnazabalgo sanmigelak 2025

Gaur botako dute sanmigelen txupinazoa Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 26a, 08:33

Aizarnazabalgo plaza, iazko txupinazoan.

Herrian osasun arreta ematen duten Leire Lizartza medikuak eta Gorane Esteibar erizainak piztuko dute suziria. Umeen Eguna ere ospatuko dute lau eguneko jaien lehen jardunaldian.

Aizarnazabalen, gaur hasi eta astelehen iluntzera arte, lau egun beterekin ospatuko dituzte herriko jai nagusiak, sanmigelak.

Aurreko asteburuan Euskal Jai egunaren bueltan hasi zituzten ospakizunei gaur Umeen Egunarekin berrekingo diete. Txupinazoa ere gaur botako dute, arratsean. Azken urteetan bezala, bertso eskolako gaztetxoak balkoitik balkoira ariko dira bertsotan ekitaldi horretan; suziria, berriz, herrian osasun arretaz arduratzen diren Leire Lizartza medikuak eta Gorane Esteibar erizainak piztuko dute. Herri afariarekin eta asteburuko lehen gau luzearekin osatuko dute lehen eguna.

Bihar egun osoko festa izango dute, ardi txakur txapelketarekin, Joxe Larrallderen omenezko pilota partidekin, postre lehiaketarekin, kale antzerkiarekin, eta KAKK nahiz Merina Gris taldeen kontzertuekin, besteak beste.

Igandean, hamalau urteko etenaren ostean, umeen danborrada egingo dute berriro Aizarnazabalen; HHko 4. maila eta DBHko 2. maila arteko 80 umek parte hartuko dute. Eta astelehenean, jaien azken egunean, sagardo lehiaketaren 39. aldia, magia eta mariatxiak izango dituzte, beste hainbat ekintzaren artean.

Autobus bereziak

Zumaiatik eta Zestoatik Aizarnazabalgo festetara joan nahi dutenentzat autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte larunbat gauerako eta igande goizalderako.

Zumaiatik,  22:00etan irtengo da autobusa geltokitik, eta Patxita Etxezarretan ere geldituko da. Aizarnazabaldik Zumaiara itzultzekoko autobusa, berriz, 03:30ean irtengo da. Zestoatik autobusa 22:30ean irtengo da Aizarnazabalera, eta handik Zestoara itzultzekoa 03:00etan izango da. Aizarnazabalen, Arantzazu Etxetaldea eta Aizarnazabal Hirialdea Gunea arteko bidegurutzean gelditu eta handik irtengo dira autobusak.

Egitaraua

Gaur, ostirala. Umeen Eguna

  • 10:30-13:00 / 15:30-17:00. Umeentzako jolasak, jolas parkea eta apar festa. Arratsaldean, txokolate jana izango dute jarraian.
  • 19:30. Txupinazoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 21:30. Andoni Ollokiegi, afaria girotzen.
  • 00:30-03:30. Fun&Go taldearekin berbena. Gaztetxean: Maikiño eta Fuky.
  • Goizaldean, txosnan, Euskaraokea. 

Bihar, larunbata

  • 11:30. XVI. Artzain Txakur Txapelketa. Antolatzailea: Artxate kooperatiba.
  • 12:30. Esku pilota, XV. Joxe Larrarte Memoriala.
    • Emakumeak: Iera Iturriaga-Naroa Agire vs Aldaregia-Maite RL Mugika
    • Gizonak: Aritz Olaizola-Oier Alonso vs Xabat Sasiain-Julen Odriozola
  • 16:30. Herrialde desberdinetako postre lehiaketa. Antolatzailea: Gure Plaza Txo!
  • 17:00. XIX. Mus eta Eskoba Txapelketa.
  • 18:00. Kale antzerkia: Eutsi Ramon (Trapu Zaharra).
  • 19:30. Kitadelpare txaranga.
  • 20:00. Bokadilloak, txosnan. 
  • 23:00. Kontzertuak: KAKK, Merina Gris eta Hidalgo DJa. Gaztetxean: Kanpax, Indate eta Tximas.

Etzi, igandea

  • 10:30. Kalejira, herriko trikitilariekin.
  • 12:30. Meza.
  • Meza ondoren, umeen danborrada.
  • 18:00. Herri kirolak.
    • Aizkolariak: Iker Vicente-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a vs Julen Alberdi Txikia IV.a - Ugaitz Mugertza Mugertza II.a.
    • Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Ainitze Zumeta, Maddi Gesalaga, Paulo Azpiazu.
  • 20:00. Bull DJa.

Irailaren 29a, astelehena. San Migel eguna

  • 10:30. Kalejira, trikitilariekin.
  • 11:30. Meza.
  • Meza ondoren, 39. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
  • 17:30. Harritzearen abilezia ikuskizuna, Hodei Magoarekin.
  • 19:00. Estampas de Mexico mariatxia.
  • 20:30. Adiskidekoen otarrearen zozketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide