Artadin, Itxasmendin eta Laurgainen ere sanmigelak ospatuko dituzte

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 26a, 08:33

Haurrak iazko Itxasmendiko San Migel jaietako danborradan. (Aritz Mutiozabal)

Itxasmendin gaurtik igandera ospatuko dituzte auzoko festak, eta bihartik astelehenera bitartean, berriz, Artadin zein Laurgainen.

Zarauzko Itxasmendin, Zumaiako Artadin eta Aiako Laurgainen ere sanmigelak ospatuko dituzte egunotan, eta hiruetan prestatu dute hiru eguneko egitaraua.

Aizarnazabalen bezala, Itxasmendin ere gaur ekingo diete ospakizunei. Zarauzko auzo horretan haurren eta helduen danborradarekin hasiko dituzte festak gaur arratsaldean, eta igande iluntzera arte, ekintza eta hitzordu ugari izango dituzte aukeran hango festetan parte hartu nahi dutenek.

Artadin zein Laurgainen, berriz, larunbatean hasi eta San Migel egunarekin bukatuko dituzte jaiak. Laurgainen hirutik hirutan egingo dituzte trikitilariek girotutako erromeriak, eta Artadin igandean eta astelehenean. Horiez gain, eta besteak beste, pottokak, pilota erakustaldiak, sagardo dastaketa eta bertsolariak ere izango dituzte Artadin. Laurgainen, bestalde, auzo afariarekin ekingo diote festa segidari, elkartean.

Egitarauak

Artadi (Zumaia)

Bihar, larunbata

  • 16:00. Txupinazoa.
  • 16:30. Arnoren zezenak eta pottokak.
  • 18:30. Pilota eskolakoen xistera erakustaldia.
  • 19:00. Sagardo dastaketa eta parrillada.

Etzi, igandea

  • 11:30-14:00. Puzgarriak.
  • 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Pottokak eta puzgarriak.
  • 18:00. Pilota eskolakoen eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Elosegi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Irailaren 29a, astelehena. San Migel eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Afizionatuen esku pilota partida: Apaolaza-Garaiño/Aranbarri-Sotil.
  • 13:00. Txakolin dastaketa, bertsolariak (Amets Arzallus eta Andoni Egaña) eta trikitilariak (Ostolaza eta Larrañaga).
  • Arratsaldean, bertsolarien bigarren saioa eta erromeria.
Itxasmendi (Zarautz)

Gaur, ostirala

  • 18:30. Haur eta helduen danborrada.
  • 19:00. Jaien hasiera, sorpresarekin.
  • Ondoren, pintxo-potea eta parrillada, karpan.
  • 20:00. Kalejira, Pasai txarangarekin.
  • 22:30. Kontzertuak: Geels eta Arima Soul.
  • Ondoren, Makala DJa.

Bihar, larunbata

  • 09:00. Diana.
  • 10:00. Tenis txapelketaren finalak.
  • 10:30-12:30. Haurrentzat marrazki lehiaketa, kamisetak margotzeko tailerra eta eskulanak, karpan. Gomazko erraldoien erakusketa.
  • 11:30. Hiruko saskiratzeen txapelketa.
  • 14:30. Auzo bazkaria.
  • 16:00. Mus txapelketa.
  • 17:45. Txokolate jana (Alfa).
  • 18:00. 12-18 urteko gazteentzako ekintzak, karpa alboan.
  • 18:30. Kalejira, Zarauzko erraldoi, buruhandi eta erraldoi txikiekin.
  • 19:30-22:00. Haur eta gazteentzat Jon DJa, eta parrillada.
  • 23:00. Alarma Morearen emanaldia.
  • Ondoren, Bon DJa.

Etzi, igandea

  • 09:00. Diana.
  • 10:00. Toka txapelketa.
  • Ordu berean, pala egokituko finalak.
  • 10:30. Bihotzez martxa solidarioa.
  • Ordu berean, Arrai Zopa kantu taldea.
  • 11:00. Olinpiadak, haur eta helduentzat.
  • 11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
  • 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta parrillada. Tortillak 12:00etatik 13:00etara aurkeztu beharko dira, karpan.
  • 12:15-13:30. Sari banaketa.
  • 16:30-18:30. Chuchin Ibañez mariatxia.
  • 19:00. Jaien amaiera.
Laurgain (Aia)

Bihar, larunbata

  • 21:00. Auzo afaria, Atseden Toki elkartean.
  • Ondoren, erromeria Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizarrekin.

Etzi, igandea

  • 18:30-21:00. Erromeria, Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañagarekin.

Irailak 29, astelehena. San Migel eguna

  • 10:30. Meza.
  • Jarraian, hamaiketakoa eta herri kirolak: harri jasotzen Jokin Eizmendi eta Ainitze Zumeta, eta aizkoran Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a. Izer eta Itxaso Elizagoien trikitilariek girotuta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide