Albistegia Aizarnazabalgo sanmigelak 2025

Aizarnazabalek haurren danborrada berreskuratu du

Andoni Elduaien

Herriko 80 bat haur atera dira desfilean. Hainbat zereginetarako erremintak eskuetan zituztela, bidea ireki dute txikienek, eta helduxeagoek danborra jo dute. 

Aizarnazabalek haurren danborrada berreskuratu du San Migel jaietan. 80 bat ume atera dira gaur eguerdian danborrak astintzera Aizarnazabalen. Danbor jotzaileekin batera atera dira kalera eskuareak, otarreak eta bestelako hainbat erreminta eskuan eraman dituzten herriko haur txikiak ere; azken horiek zabaldu dute danborradaren bidea ikastetxetik udaletxe atarira arte. Umore onean igaro dute eguerdia Aizarnazabalen, bai haurrek, bai haiek ikustera kalera atera diren helduek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide