Dagoeneko salgai daude Aizarnazabalgo Euskal Jai eguneko, hilaren 20ko, paella janerako txartelak. Uztarrin eros daitezke bazkarirako txartelak hilaren 15a bitartean. 14 urtetik beherako herritarrentzako txartelak 10 euroko kostua izango du, gainontzekoek 14 euro ordaindu beharko dute.
Irailaren 26ko asteburuan ospatuko dituzte Aizarnazabalen San Migel jaiak, baina ohi bezala, festa astebete aurreratu dute Euskal Jai eguneko ospakizunekin. 11:00etan joaldunak aterako dira kalera, eta ordubete beranduago herri kirolelan indarrak neurtuko dituzte aizarnazabaldarrek. Paella jana 14:00etan hasiko dute eskolan, hala ere, udalak jakinarazi du espazioa txukuntzeko, paella prestatzeko nahiz zerbitzari lanak egiteko herritarren laguntza beharrezkoa dela. Mahaiak jarri eta ingurua egokitzeko lanak 09:00etan hasiko dituzte, eta lan horietan parte hartzeko dei egin du udalak.
Afari herrikoia
Bestalde, irailaren 26an ospatuko duten Umeen Eguneko afari herrikoirako txartelak irailaren 16tik 22ra salduko dituzte Uztarrin. 21:00etan izango da afaria, herriko plazan.