Iaz berreskuratutakoari jarraipena emanez, aurten ere helduen danborrada egingo dute Aizarnazabalen. Euskal Jai Egunaren barruan egingo dute aurtengoa ere, hilaren 20an, larunbatarekin; parte hartzaile guztiak 22:00etan Zubialden elkartu ondoren, 22:30ean hasiko dute danbor desfilea.
Hilaren 20koa prestatzeko, lau entsegu saio antolatu dituzte, datozen bi astearte eta ostegunetarako, hain zuzen. Bihar, asteartea, egingo dute lehendabizikoa, eta hilaren 11n, 16an eta 18an, beste hirurak. Entsegu guztiak toki eta ordu berean izango dira: eskola azpian, 21:30ean.