Aizarnazabalgo sanmigelak 2025

Puzgarrietan saltoka egin dituzte haurrek sanmigeletarako berotze-ariketak

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 26a, 12:15

Arratsaldean piztuko dute sanmigelei hasiera ofiziala emango dion txupinazoa, baina herriko haurrak hasi dira jada festak ospatzen. Umeen Eguna dute gaur, eta puzgarrietan saltoka aritu dira goizean.

Sanmigelak ofizialki abiaraziko duen txupinazoak ez du eztanda egin oraindik, baina Aizarnazabalgo haurrei horrek ez die axola. Jolasa dute haiek festa egiteko aitzakia, etaa frontoian puzgarriak badituzte, hainbat hobe.

Umeen Eguna ospatzen ari dira Aizarnazabalen, eta goizetik eguerdira arte frontoian jarritako puzgarrietan saltoka eta eskulanak egiten aritu dira herriko biztanle txikienak. Atseden txiki-txiki bat egingo dute bazkaltzeko orduan, eta arratsaldean, atzera ere kalera aterako dira, txokolate jana izango baitute zain.

19:30ean piztuko dute txupinazoa herrian osasun arretaz arduratzen diren Leire Lizartza medikuak eta Gorane Esteibar erizainak, eta musikak, jan-edanak, kirolak, eta festak gainezka egingo dute herrian astelehenera bitartean.

Egitaraua

Gaur, ostirala. Umeen Eguna

  • 15:30-17:00. Umeentzako jolasak, jolas parkea eta apar festa. Arratsaldean, txokolate jana izango dute jarraian.
  • 19:30. Txupinazoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 21:30. Andoni Ollokiegi, afaria girotzen.
  • 00:30-03:30. Fun&Go taldearekin berbena. Gaztetxean: Maikiño eta Fuky.
  • Goizaldean, txosnan, Euskaraokea. 

Bihar, larunbata

  • 11:30. XVI. Artzain Txakur Txapelketa. Antolatzailea: Artxate kooperatiba.
  • 12:30. Esku pilota, XV. Joxe Larrarte Memoriala.
    • Emakumeak: Iera Iturriaga-Naroa Agire vs Aldaregia-Maite RL Mugika
    • Gizonak: Aritz Olaizola-Oier Alonso vs Xabat Sasiain-Julen Odriozola
  • 16:30. Herrialde desberdinetako postre lehiaketa. Antolatzailea: Gure Plaza Txo!
  • 17:00. XIX. Mus eta Eskoba Txapelketa.
  • 18:00. Kale antzerkia: Eutsi Ramon (Trapu Zaharra).
  • 19:30. Kitadelpare txaranga.
  • 20:00. Bokadilloak, txosnan. 
  • 23:00. Kontzertuak: KAKK, Merina Gris eta Hidalgo DJa. Gaztetxean: Kanpax, Indate eta Tximas.

Etzi, igandea

  • 10:30. Kalejira, herriko trikitilariekin.
  • 12:30. Meza.
  • Meza ondoren, umeen danborrada.
  • 18:00. Herri kirolak.
    • Aizkolariak: Iker Vicente-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a vs Julen Alberdi Txikia IV.a - Ugaitz Mugertza Mugertza II.a.
    • Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Ainitze Zumeta, Maddi Gesalaga, Paulo Azpiazu.
  • 20:00. Bull DJa.

Irailaren 29a, astelehena. San Migel eguna

  • 10:30. Kalejira, trikitilariekin.
  • 11:30. Meza.
  • Meza ondoren, 39. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
  • 17:30. Harritzearen abilezia ikuskizuna, Hodei Magoarekin.
  • 19:00. Estampas de Mexico mariatxia.
  • 20:30. Adiskidekoen otarrearen zozketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide