Odol ateraldiak egingo dituzte etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien mar 07 Azkoitia

16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte odol ateraldiak etzi, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan daudela eta.

Zumarragako ospitaleko eraikin berriaren obrak direla eta, sarrera nagusia lekualdatu dute

Andoni Elduaien ots 11

Aurrerantzean, Goizalde eraikinaren aurreko kanpo kontsultetarako atea erabili beharko dute erabiltzaileek ospitalera sartzeko. Ospitaleko bloke kirurgiko berria eraikitzeko lanek eragin dute sarreraren lekualdaketa. Autobusak ere Goizalde eraikinaren parean geldituko dira aurrerantzean.