Odol ateraldia egingo dute asteazkenean Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta

Aizarnazabalgo eskola.

Etzi, asteazkena, odol ateraldia egingo dute Aizarnazabalen. Odola ematera joan nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute.

Etzi, asteazkena, odol ateraldia izango da Aizarnazabalen. 16:30ean hasiko dira odola ateratzen eta 20:30era arte ariko dira, Basakaitz eskolan. Urteko bigarren odol ateraldia izango da.

Odola ematera joan nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute webgune honetan edo 94300788 telefono zenbakira deituta.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide