Getariako Ahalduntze Taldeak antolatuta, ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko ikastaroak eskainiko ditu Saioa Garmendia adituak. Ongizate emozionalean aditua da Garmendia, baita aholkularitza pertsonalean, emozioen kudeaketan, adimen emozionalaren garapenean eta mindfulness-ean.
Hori horrela, lehenengo saioa martxoaren 17an egingo dute; bigarrena, aldiz, apirilaren 28an izango da; eta azkenengo biak, berriz, maiatzaren 12an eta 26an. Saio guztiak astelehenetan eskainiko dituzte, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Zarautz jauregian. Izena emateko epea martxoaren 10a arte egongo da zabalik, eta horretarako Getariako udaletxera jo daiteke baita gizartekintza@getaria.eus helbidera idatzi ere.