Beizamako kontsultategia itxita egongo da abuztuko hirugarren eta azken asteetan

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 9a, 10:46

Beizama.

Beizamako kontsultategia ostegunetan ireki ohi dute ordu erdiz, baina Osakidetzak murriztu egingo ditu ordutegiak udan. Hortaz, abuztuko hirugarren eta azken ostegunean, hilaren 7an eta 28an, herritarrek ez dute osasun zerbitzurik izango.

Abutzuko hirugarren eta azken astean itxita egongo da Beizamako kontsultategia, Osakidetzak jakinarazi duenez. Urtean zehar, astean egun bakarrean eta ordu erdiz jasotzen dute zerbitzu hau beizamarrek, baina osasun publikoko erakundeak udan egingo dituen murrizketen ondorioz, herritarrek ez dute osasun zerbitzurik izango bi astetan.

Beizamako kontsultategia ostegunetan irekitzen dute, 12:00etatik 12:30era. Murrizketen ondorioz, beraz, abuztuko hirugarren eta azken asteko ostegunetan, hilaren 7an eta 28an, itxita egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide