Gose emozionalaz zein fisiologikoaz ariko dira bihar Arroabean

Mailo Oiarzabal

(Argazkia: Pixabay)

Aintzane Etxeberria dietista-nutrizionistak hitzaldia emango du goizean Elkargunean. Doako saioa izango da, baina aurrez izena eman behar da.

Gose emozionala edo gose fisiologikoa, noren esanetan zaude? izenburua du Aintzane Etxeberria dietista-nutrizionistak bihar goizean Arroabeko Elkargunean emango duen hitzaldiak.

11:00etan hasi eta 12:30ean bukatuko da saioa eta doakoa izango da, baina joan nahi dutenei aurrez izena emateko eskatu diete. Izena emateko edota informazioa eskatzeko, 609 434 818 telefonora deitu behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide