Zestoa Osasuntsu ekimenaren barruan, ibilaldi luzea egingo dute asteazkenean

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 17a, 08:00

Zestoa Osasuntsuren baitan egindako ibilbide luze baten irudia. (Zestoako Udala)

Zestoa eta Aizarnazabaleko erretiratuak Azpeititik Zestoarako bidea oinez egitera gonbidatuta daude.

Azpeititik Zestoara doan 8,5 kilometroko ibilbidea egingo dute etzi, asteazkenarekin, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan. Ohi bezala, Zestoako zein Aizarnazabalgo jubilatuak gonbidatuta daude parte hartzera.

08:50ean elkartuko da taldea Zestoako Kiroldegiaren aurrean, eta 09:00etako autobusa hartuko dute Azpeitira. Bertatik, trenbide zaharretik barrena, 8,5 kilometroko egingo dituzte oinez Zestoara itzultzeko. Ibilaldiaren ostean, hamaiketakoa egingo dute Jubilatuen tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide