XII. Jan Sano eta Bizi Pozik azoka egingo dute zapatuan Aizarnazabalen

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 3a, 08:00

Jan Sano eta Bizi Pozik azokaren iazko edizioko irudia. (Intza Trula)

Bertako produktuak, musika, idi-dema eta askoz gehiago egongo dira 10:00etatik 14:30era bitartean Jan Sano eta Bizi Pozik azokan.

XII. Jan Sano eta Bizi Pozik azoka egingo dute zapatu goizean Aizarnazabalen, eta egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. 10:00etatik 14:30era bitartean, bertako produktuen nahiz artisauen postuak jarriko dituzte, eta baserriko trenak ere salgai egongo dira.

Haurrek ere gozatzeko hainbat aukera izango dituzte: animaliak egongo dira ikusgai, haurren txokoa ere muntatuko dute, eta ponien gainean ibiltzeko aukera izango dute. Goiza, bestalde, DJ Jonen musikak girotuko du.

12:00etatik aurrera, bildots pintxoak eta sagardoa eskainiko dituzte, eta 12:30ean hasiko da idien erakustaldia. Matxain eta Etxaberen arteko idi proba egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide