Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da igandea, eta horren harira, gaitz hori gertutik bizi duten familiek elkarretaratzea ditu dute egun horretarako Azpeitian. Plazako kioskoan elkartuko dira, 18:00etan. Gorria da Duchenne giharretako distrofiaren kolorea, eta beraz, antolatzaileek igandean gorriz janztera animatu dituzte herritarrak.
Azpeitian nahiz Azkoitian gaitz hori duten herritar bana dago eta, beraz, udalerri horietako herritarrak animatu dituzte elkarretaratzera, gaixotasun horren inguruko kontzientziazioa zabaltzeko helburuz. Zehazki, giharretako distrofia pairatzen dute Iren Reyes azpeitiarrak eta Lucas Chaves azkoitiarrak. Haur horien familiek adierazi dute gaitz horrek gaur gaurkoz ez duela sendabiderik, eta "behin betiko erremedioa" iritsi bitartean, "babes gehiago" behar dutela haurrok kalitatezko bizitza izan dezaten.