Getariako Salbatore jaien bueltako eduki denak honako kanal berezi honetan bilduko ditu Gukak.
Salbatore jaien balorazio positiboa egin du Getariako Udalak

Julene Frantzesena abu 11 Getaria

Abuztuaren 5etik 9ra bitartean, ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izan dute getariarrek, eta ekitaldi jendetsuenen artean Marmitako Txapelketa, Elkanoren Lehorreratzea eta Batel Txapelketa nabarmendu ditu erakundeak. Jaietan "errespetuzko giro ederra" izan dela azpimarratu du udalak.