Getarian atzo goizean abiatu zituzten Salbatore jaiak askotariko ekintzekin –ikus hemen bideoa eta argazki bilduma–, baina gauerdian iritsi zen momentu bereziena, bandera igotzearekin. Urtero bezala, herriko abesbatzak eta musika bandak lagunduta egin zuten ekitaldia. Aurten, Getariako Arraun Elkarteko kideek izan dute herriko bandera eta ikurrina igotzearen ohorea, eta momentu hunkigarriak izan ziren haientzat. Klubak 50 urte bete ditu aurten, eta urte osoan zehar ari dira era bateko eta besteko ospakizunekin urtemuga hori gogoratzen.
Behin suziria botata, festak aurrera jarraitu zuen, zuzeneko musika emanaldien laguntzarekin.
Gaur, Salbatore eguna, goizetik gauera izango da zer ikusia eta zer gozatua herrian. Hona gaurko egitaraua:
Abuztuak 6, osteguna, Salbatore Deunaren Eguna
- 09:30. Getariako Musika Bandaren diana.
- 11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatzarekin.
- 11:00. Haurrentzako tailerrak GUKAren eskutik.
- 12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
- 12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
- 17:30. Eskuz binakako XXVIII. Salbatore Pilota Txapelketako jubenilen eta 23 urtez azpikoen finalak.
- 18:00. Markeliñeren Chef Nature antzerki ikuskizuna, plazan.
- 19:30. Goxo txaranga.
- 19:30. Iago Mago, txosnetan.
- 22:30. Lekittoko Deabruak antzerki taldearen su-ikuskizuna.
- 23:00. Txosnagunean pintxada: Gga Zazta, Atlantis Brothers, Margari ta Barbari.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)