Getariako Salbatore jaiak 2026

Salbatoreetako Pilota Txapelketako lehenengo finalak, igande honetan

Intza Trula

Salbatoreetako Pilota Txapelketako finalerdietako irudi bat. (Utzitakoa)

Kadete mutilen eta kadete zein jubenil emakumeen kategorietako finalak jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, herriko frontoian.

Igande honetan, hilaren 2an, jokatuko dituzte Salbatoreetako Pilota Txapelketari dagozkion lehen bi finalak. Zehazki, kadete mutilen eta kadete zein jubenil emakumeen neurketa bana jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, herriko frontoian.

Mutilei dagokienez, Urrestillak eta Ugartemendiak Ansolaren eta Labakaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Emakumeetan, berriz, Sorondok eta Reyk Arratibel eta Galardi izango dituzte aurrez aurre. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide