Albistegia

27 talde bildu ditu estreineko batel estropada herrikoiak

Mireia Galarza Bastida eta Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 9a

Kirol hitzorduaren helburua, ordea, ez zen izan emaitza onenak lortzea, ondo pasatzea baizik. Horregatik, denetik ikus zitekeen uretan, batzuk fin-fin, palada gozo-gozoak ematen, eta beste batzuk, berriz, aldrebes samar, zuzen joateko ere nahikoa lan bazutela.

Ostiraleko Lehorreratzearen ekitaldiko zuhurtzia alde batera utzita, aldarte umoretsuan egin zuten atzo arratsaldean lehendabizikoz batel estropada herrikoia. Arraun elkarteak eta udalak elkarlanean antolatutako ekintza izan zen, eta guztira, 27 taldek parte hartu zuten bertan, hiru modalitatetan banatuta: mistoak, emakumezkoak eta gizonezkoak. Aurrez izena eman behar bazen ere, momentuan gogoa sartu eta izena eman zuenik ere izan zen atzokoan.

Estreineko batel estropada herrikoiaren helburua ez zen izan emaitza onenak lortzea, ondo pasatzea baizik. Horregatik, denetik ikus zitekeen uretan, batzuk fin-fin, palada gozo-gozoak ematen, eta beste batzuk, berriz, aldrebes samar, zuzen joaten ere nahikoa lan bazutela. Uretan ez zegoena, berriz, moilan zegoen, dozenaka izan ziren-eta hitzordua lehorretik adi-adi jarraitu zuten herritarrak. Leku berean, baina pixka bat urrunago, Buztintxuriko erraldoi eta buruhandiak ere jarri zituzten, eta behin kirol jardunaldia amaituta, kalejira egin zuten horiek herritik barrena. Gaur izango da salbatoreen azken eguna eta, besteak beste, Kuadrillen arteko XXVIII. Marmitako Lehiaketa eta Mozorro gaua egingo dituzte. Gauerdian, berriz, festei amaiera emango dien Ikurrinaren jaitsiera eta amaierako traka izango dira. 

Abuztuak 9, igandea, Kuadrillen Eguna

  • 10:00. Kuadrillen arteko XXVIII. Marmitako Lehiaketa.
  • 12:00. Kaiña-Bi trikitilariak, kalez kale.
  • 13:30. Marmitako lehiaketako irabazleen aukeratzea, Berdura plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
  • 17:00. Uretako puzgarriak, moilan.
  • 17:30. Marmitako lehiaketako sari banaketa.
  • 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 19:30. Mozorro gaua eta Mojito's night, txosnetan.
  • 22:00. Kontzertuak: Kumbialari eta Sutargi erromeria, txosnetan.
  • 22:30. Suzko zezenaren entzierroa, Artzapetik, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Oilar Beltzak taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren, Oilar Beltzak taldea, plazan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide