Abuztua heltzear da, eta horrekin batera Salbatore jaiak. Hilaren 5etik 9ra ospatuko dituzte getariarrek herriko jaiak, eta txosnaguneak eman du jada jaietako egitarauaren berri.
Urtero legez, ondo pasatzeko jarduera mordoa prestatu dituzte. Esaterako, paella lehiaketa egingo dute jaietako lehen egunean, eta bertan prestatutakoa dastatzeko aukera izango dute jarraian herri bazkarian. Horrez aparte, jolaserako tartea ere izango dute, baita gerriak mugitzekoa ere; izan ere, kontzertu eta DJ saio ugariz gozatzeko aukera izango da.
Hain justu, ondorengoa da Salbatore jaietako txosnetako egitaraua:
Abuztuak 5, asteazkena
- 11:00. Paella txapelketa.
- 12:00. Txupinazoa, brindisa eta txosnen irekiera.
- 14:30. Bazkaria.
- Jarraian, jolasak: V. Kaña Karrera (Artzape).
- 22:00. Kontzertuak: Somak, Lukiek, Eztanda.
Abuztuak 6, osteguna
- 07:00. Gaupaseroen argazkia.
- 19:30. Iagomago.
- 23:00. Pintxada: GGA Zazta, Margari ta Barbari.
Abuztuak 7, ostirala
- 22:00. DJak: Asti, Disco DEV, Joseba Remember.
Abuztuak 8, larunbata
- 23:00. Musika animatua txosnetan.
Abuztuak 9, igandea
- Mozorro gaua: euskal pertsonaia famatuak.
- Mojitada gaua.
- 22:00. Kontzertuak: Kumbialari, Sutargi.