Getariako Salbatore jaiak 2026

Datorren astean jokatuko dituzte Salbatoreetako Pilota Txapelketako finalerdiak

Intza Trula 2026ko uztailaren 24a

Salbatoreetako Pilota Txapelketako emakumeen partida bateko irudia. (Utzitakoa)

Astelehenean eta asteazkenean finalerdiei dagozkien launa partida jokatuko dituzte herriko frontoian. 17:30ean hasiko dituzte neurketak bi egunetan.

Azken txanpan sartu da Salbatoreetako Pilota Txapelketa, lehiari izena ematen dioten festak ere heltzear diren honetan. Datorren astelehenean, hilak 27, eta asteazkenean, hilak 29, finalerdietako launa neurketa jokatuko dituzte, hain justu ere.

17:30ean hasiko dituzte partidak bi egunetan, ohikoa den moduan, herriko frontoian. Kategoriei dagokienez, mutiletan kadeteen, jubenilen eta 23 urtez azpikoen partidak jokatuko dituzte bi egunetan. Emakumeetan, berriz, kadeteen eta jubenilen kategoriako partidak jokatuko dituzte. Hain justu, partida horietan gailentzen diren kadete mutilek eta emakumeek datorren igandean, hilak 2, jokatuko dituzte finalak.

Hori horrela, ondorengoa da finalerdietako egutegia:

Uztailak 27, astelehena

  • Kadete mutilak: Urrestilla-Ugartemendia vs Eizagirre-Madariaga.
  • Kadete/Jubenil emakumeak: Crespo-Gomez vs Sorondo-Rey.
  • Jubenil mutilak: Baleztena-Beroz vs Landa-Lopez.
  • 23urtez azpikoak: Izagirre-Ormaetxea vs Madina-E.Gorostidi.

Uztailak 29, asteazkena

  • Kadete mutilak: Ansola-Labaka vs Bengoetxea-Petaca.
  • Kadete/Jubenil emakumeak: Arratibel-Galardi vs Iriarte-Ernaga.
  • Jubenil mutilak: Nanclares-Telletxea vs Torralba-Olano.
  • 23urtez azpiko mutilak: Zabaleta-Ituarte vs Sasiain-X.Olaiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide