Orioko Muskuilu Harri elkarteak antolatuta, arrain txikien lehiaketa jokatuko dute asteburu honetan. Hain zuzen ere, ostiralean izango da hitzordua, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean. Aurten guztira 19 ontzi uretaratuko dira, eta Mollarri eta Igeldo artean egin beharko dute arrantza.
10:00. 40. Cesar Valverde txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan. 10:30. Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz txistulri taldearen goiz eresia. Ordu berean, Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan, Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatuta. Ondoren, kalejira Erdikaletik plazara. Plazan ekitaldia egingo dute. 11:00. Eskualdeko ganadu erakusketa, Astotegian. 11:00. 25. Gazta Lehiaketa, Azoka Plazan. 12:00. 51. Sagardo Txapelketa, plazan. Ordu berean, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Libe Goenaga bertsolariak ariko dira kantuan kioskoan. Era berean, Laja II.a, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola trikitilariek girotuko dute plaza. 13:00. Kantujirakoen saioa, Sanagustinpetik hasita. 18:00. Errekortarien Txapelketa, zezen plazan. 18:30. Mute zirko ikuskizuna, Done Jakue kalean. 18:30. Jainekin txarangaren emanaldia, Landetatik abiatuta.
10:30. Meza. Ondoren, zaharren hamaiketakoa. Jarraian, herriko kirolak: emakumezkoen Harri Txiki txapelketa. 16:30-19:30. Puzgarriak frontoian. 19:00. Hamarru elektrotxaranga geltokitik hasita. 23:00. Bide Batez erromeria.
Tango ikuskizuna Agata Elkartearen eskutik. 11:30ean Malekoian (Galtxagorri), eta 18:00etan, Musika Plazan.
11:30. Patata tortilla eta sagardo txapelketa (tortillak 11:00etarako aurkeztu behar dira). 12:00. Esku pilota partidak. 18:30. Herri kirolak, Lanberri eta Naiara trikitilariek alaituta. Aizkoran: Biurri eta Joxan Etxeberria. Harri jasotzen: Elene eta Udane Ostolaza. 22:30. Argazki proiekzioa. 23:00. Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia. 02:00. Indate DJa.